Dakizunez, koronabirusak bertan behera utzi zuen talde baztandarraren gaupasa eta horregatik, zozketa berezi bat antolatu zuten bere ekonomiari laguntzeko asmoz.
Larunbat honetan, hilak 27, 18:00etan izango den zozketan bi pertsonendako bidaia Kubara edo makinaria-sorta (sasiak garbitzeko makina eta motozerra) irabazi dezakezu.
Boletoak taldekideen edo www.brtmenditarrak.eus webgunearen bidez erosi ahalko dituzu.
Anima zaitez parte hartzera eta Menditarrak Baztan Rugby Taldeari laguntzera!
Informazio gehiago erantsitako dokumentuan