Gaur, Nafarroako Errugbi Federazioko eragile ezberdinei buruzko erreportajeak zabaltzen hasiko gara. Erantsitako dokumentuetan ikusi ahal dituzun hiru motako inkestak betetzea eskatuko diegu.
Lehenengoan, talde historiko bat osatu beharko dute edozein garaiko jokalariak hautatuz.
Bigarrenean, talde bateko jokalariek izan behar dituzten ezaugarriak zehaztu beharko dituzte.
Hirugarrenean, lan metaforikoagoa izanen da errugbia definitu beharko dutelako beste errealitate bat izango balitz bezala.
Iruña Errugbi Taldeko kidea eta Nafarroako 18 Urtez Azpiko Selekzioko hautatzailea den Rafa Barraganek atala estreinatu du.