RUGBY Hace 5 años

BRT Menditarrak taldearen zozketa

BRT Menditarrak taldearen zozketa

BRT Menditarrak taldeak bidalitako gutuna partekatu nahi dugu zuekin. Bere tradizio handiko Gaupasa bertan behera utzi izan behar eta COVID19k ere eragin itzela izan ondoren, baztandarrak saiatzen ari dira funtsak bilatzen errugbia bizi mantentzeko bailaran. Erantsitako dokumentuan zozketaren katerla aurkituko duzu eta ondorengo lerroetan, idatzitako gutuna:

Kaixo,

BRT Menditarrak taldetik idazten dizuegu.

Covid-19ak hainbat ondorio utzi ditu gure taldean, horietako bat, urteroko gaupasa bertan behera uztea izan da, taldeko diru-sarrera garrantzitsuenetako bat.

Aurreko 16 edizioetan bezala, lanak martxan zeuden, baina zoritxarrez, bi aste geratzen zirenean Gaupasa alde batera utzi genuen.

Badakigun bezala, gizartea erronka haundi baten aurrean dago, hala ere, hainbeste denbora eraikitzea eta mantentzea kostatu zaigun lana ez dugu alde batera utzi nahi.

ERRUGBIA BULTZATZEN JARRAITUKO DUGU BAZTAN, BIDASOA ETA ULTZAMAKO ZONALDEAN.

Hori dela eta,gaupasa ordezkatu ahal izateko, zozketa bat antolatu dugu. Animo eta partehartu.

DATUAK:

 

  • SARIAK: Bi pertsonendako bidaia Kubara edo Motozerra+Desbrozadora packa.
  • Boletoen salmenta: oPaperean:BRT-eko kideekin kontaktuan jarriz. oModu digitalean: www.brtmenditarrak.eus
  • Boletoen prezioa: 5€
  • Zozketa data eta ordua: 2020-ko Ekainarean 27 an BRTetxean.

 

Zozketa egin ostean, zenbaki saritua jakinaraziko da sareetan, aste bateko epea izanen du saridunak zenbakia aurkezteko.

 

  • Informazioa gehiago: www.brtmenditarrak.eus

 

Mezu honetan, zozketako iragarki txiki bat atxikituko dugu, zuen sareetan iragarkia partekatzea eskertuko genuke. Zuen laguntza ezinbestekoa eta eskertzekoa da, gai honek indarra hartzeko.

Edozein zalantza izanez gero, erantzun email honetara edo jo ezazue telefono honetara 646 68 21 55 (Jon Zubiri).

Agur, Baztan Errugbi Taldea.

📄 Documentos relacionados