RUGBY Hace 6 años

#niketxeanentrenatzendut Saioa Jaurenarekin

#niketxeanentrenatzendut Saioa Jaurenarekin

Association Sportive Bayonnaise taldeko jokalari nafarrak kontatu digu nola pasatzen ari den egun hauek. Espainiako XVeko Errugbi Selekzioko kideak azaltzen du nola moldatzen den entrenatzeko eta zer pentsatzen duen egoera honetaz. Ondorengo bideoan ikusi ahal duzu lehenengo lerroko baztandarra entrenatzen: 

 

 

Elkarrizketa 

 

Egun batetik bestera, zelaitik egongelara pasatu behar izan duzue, nola daramazue konfinamendua?

 

Ostegun gauean partidua prestatzen ari ginen eta hurrengo egunean abisatu ziguten lehiaketa bertan behera geratzen dela denbora baterako. Galderak asko etorri zitzaizkidan burura, eta garrantzisuena: nola mantenduko gara fisikoki?


Hasieran ezinezkoa zirudien arren, gero beharrak laguntzen dizu. Gainera, bai taldeko prestatzaileak bai selekziokoak errutinak bidali dizkigute etxean hainbat materialarekin egiteko. Beraz, material eskasarekin (gomak, TRX, txirrindula...) sasioan mantentzen gara eta egunero ratutxo bat entrenatzen dugu.

 

Nahiz eta mugak izan, kirol planifikazioa jarraitzen duzu?

 

Nahiz eta kondizioak ezberdinak izan, ezin gara geldirik egon. Ez dakigunez lehiaketak nola konponduko diren, prest egon behar dugu. Gainera, aurten aurreikusita dago 2021eko Zelanda Berriko Munduko Txapelketarako sailkatzeko txapelketa eta sasoian egon behar dugu aukera ez galtzeko.

 

Eta zein ariketak egiten dituzu etxean?

 

Indarra errutinen bidez lantzen ditut pisu propioa, gomak eta TRX erabiliz. Arlo aerobikoa eta anaerobikoa arrabol baten gaineko txirrindulaz ibiliz eta krosfit motako zirkuituen bidez.

 

Haserrea, frustrazioa edo nahastea sentitu duzu?


Bai, batez ere hasieran. Denbora asko daramat lan egiten helburuak sasoi egokioaren bidez lortzeko eta egoera honek asko eragiten du. Hala eta guztiz ere, ohitura hartzen hasi naiz modu honetan lan egiten motibazioa egunero mantentzeko nahian. 

 

Grabatzen zara entrenatzen? Laguntzen dizu errutina mantentzen, motibatzen zure burua edo taldekideak animatzen?

 

(Barre egiten du) Ez dut egiten ez dudalako ohiturarik. Hala ere, harremanetan jartzen gara maiz selekzioko kideekin motibazioa mantendu ahal izateko. Izan ere, larunbatetan on-lineko entrenamendu elkartua egiten dugu eta oso dibertigarria da.

 

Zein lehiaketak geratu zaizkizu bertan behera?

 

Lehena, Frantziako Top 16ko Liga. Apirilean Europako Txapelketa lehiatu behar genuen eta balio zuen Munduko Txapelketarako sailkatzeko eta bertan behera geratu da ere bai. Ez dakigu noizera arte. Beste guztia kolokan egon arren, espero dugu datak ez aldatzea.

 

Zer iruditzen zaizu Joku Olinpikoen atzerapena?

 

Nik uste erabakia nahiko ona dela. Egoera honetan zaila da sasoian mantentzea eta kontuan izan behar zuten. Zailena izango da ondorioak kudeatzea. 

 

Zer esango zenieke adiskidei eta taldekidei?

 

Helburuak begibistan mantendu behar ditugula egunero bultzatuko gaituztelako entrenatzen eta modu batean edo bestean dena emateko.

 

Maila pertsonalean, nola bizi ari zara egoera etxean?

 

Nahiko ongi, baina egunak pasa, egoerak pisatzen du. Azkenean, ordu asko dira etxean eta ez nago ohituta. Normalean ez naute etxean harrapatzen. Hala ere saiatzen naiz nire burua denbora osoa okupatzen.

 

Zein da gehien nabarmentzen duzun falta?

 

Zelaira ateratzea eta jendearekin elkartzea hitz egiteko, barre egiteko...

 

Etxean aurkitu duzu galdutako edo ahaztutako zerbait?

 

Ahaztuak ez neuzkan arren, alde batera utzitako gauzak. Adibidez, Rubik kuboa edo gitarra.

 

Eta nola pasatzen duzue denbora? Joku baten bat berreskuratu duzue?

 

Denbora gehiena pasatzen dut lan egiten edo entrenatzen. Bigarren Hezkuntzako irakaslea naizenez, telelana egiten dugu ikasleekin eta denbora asko kentzen digu. Beste aldetik, goizero saiatzen naiz entrenatzen ratutxo bat, baita arratsaldez ere bai. Egunaren beste tarteetan garbitzen dut, sukaldatzen dut, gitarra jotzen dut, Rubik kuboarekin aritzen naiz, serieak ikusten ditut...

 

Zein da gehien gustatzen zaizun denbora-pasagarria?


Gorputzak martxa eskatzen digunez, mugitzea eta entrenatzea. Honetaz gain, sukaldatzea eta musika asko gustatzen zaizkit.

 

Zer pentsatzen duzu gaixotasun honek sortutako egoera honetaz?

 

Oso zaila da iradokizuna ematea ez dugulako benetako informazio osorik. Hala eta guztiz ere, Asian nola kudeatu duten ikusita, nik uste hemen ongi egin ez dutenik. Gainera, osasun langileek ez dute material nahikorik eta aurreikusi ahalko zen beharra. Azkenik, nik uste gizartea ere berandu kontzietziatu dela, asko kostatu zaigula ulertzea etxean geratu behar garela.

 

Irtenbidea gertu ikusten duzu?

 

Beno, egunero entzuten dugu alarma egoera luzatuko dela eta gailurrean ez gaudela... nik uste gustatuko litzaiguken baino beranduago amaituko dela.

 

Pairatutakoak aldatuko digu bizi ikuspuntua?

 

Espero dut baietz. Beldurtzen nau laster ahazteak. Beti oroitzen gara gauzen garrantziaz galtzen ditugunean, baina eskura ditugunean, ez ditugu balioztatzen. 

 

Birusa gainditu bezain pronto, zer egingo duzu?

 

Amatxo eta lagunak ikustera joan eta mendira ateratzea aire freskue hartzera.

📸 Más imágenes