Datorren igandean jokatuko da 16 eta 18 urtez azpiko Selekzioen Espainiako Txapelketako azken jardunaldia, Tarazonako Seminario errugbi zelaian Nafarroako selekzioak eta Aragoikoak aurrez aurre jarriko dituena.
Lehenengo partida 11:00etan hasiko da 16 urtez azpiko taldeak lehiatuz eta ordu eta erdi geroago 18 urtez azpiko taldeek jokatuko dute. Azken talde horretan, hiru aldaketa izan dira deialdiari dagokionez: Pedro Miguelek, Maximo Bormidak eta Alejandro Del Pueyok Oihan Ruizen, Xabier Mutiloaren eta Iñigo Lezaren bajak ordezkatuko dituzte.
Nafarroako taldearen bidaia-plana honako hau da:
• Autobusaren irteera Iruñetik igandean 8:15ean (Sadar estadioa). Baztan, Iruña eta La Unica taldeetako jokalariak, teknikariak eta senideak.
• Autobusaren irteera Logroñotik 8:15ean (Kirol Jauregia). Errioxako jokalariak, teknikariak eta senideak.
• Tarazonara iritsiera, gutxi gorabehera, 9:30ean.
• 16 urtez azpikoen partida, 11:00etan.
• 18 urtez azpikoen partida, 12:30ean
• Hirugarren denbora 14:00etatik 15:00etara, zelai berean.
• Itzulerako autobusaren irteera 15:00etan gutxi gorabehera.
Erantsitako dokumentuan informazio gehiago aurkituko duzu.