RUGBY Hace 6 años

Itzultzear da Espainiako Selekzio Autonomikoen Arteko B Txapelketa

Itzultzear da Espainiako Selekzio Autonomikoen Arteko B Txapelketa

Larunbat honetan, hilak 21, Espainiako Selekzio Autonomikoen Arteko B Txapelketa lehiatua izango da Nafarroako Unibertsitate Publikoko zelaian. Hain zuzen ere, 16 eta 18 urtez azpiko gizonezkoen XVko errugbi selekzio nafarrak arituko diren B multzoko lehenengo jardunaldi honetan. 

 

Nafarren estreinaldia izanen da eta haien aurrean, Kantabriako selekzioa izango dute.

 

16 Urtez Azpikoak aterako dira lehenak hondatutako zelai unibertsitariora. Partidua 14:30ean hasiko da eta Ignacio Chaves arbitro madrildarrak gidatuko du. Partidu honetarako, hautatzaile Josemi Cantabranak Errioxa RK-ko 13 kide hautatu ditu, La Única-ko 4 eta Iruñako 2. Nafarroako Selekzioko entrenatzaile errioxarrak José Ángel Miguelen eta Jabi Kormenzanaren laguntza izango du aulkian. 

 

18 Urtez Azpikoen txanda 16:30ean izango da eta Euskadiko Alberto Ruiz epaileak arbitro lanak egingo ditu. Rafa Barragán eta Carlos Bañares hautatzaileek La Únicaco 12 kide hautatu dituzte, Iruñako 6, eta Errioxa RK-ko 5.

 

Printzipioz, bi partiduak lorgarriak dira guretzat. Batez ere, helduenena. Multzo honetan, Asturias eta Galizia daude ere bai.

 

Jardunaldi honetako emaitzek hurrengokoak zehaztuko dituzte eta urtarrilaren 18ko asteburuan lehiatuko dira.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados