Joandako asteazkenean, hilak 3, Funes Kirol Aunitzeko Klubak Nafarroako Kirol Jokoetako 1. jardunaldia antolatu zuen. Bertan, 5 talde nafarreko 200 kirolari baino gehiagok parte hartu zuten 8 urtez azpiko, 10 urtez azpiko, 12 urtez azpiko eta 14 urtez azpiko kategorietan.
Goiz osoan zehar, Tuterako Erraldoiak, Baztan Menditarrak, Iruña RK, La Única RT eta Funes Rugby taldeetako entrenatzaileak errugbi nafarreko harrobiari lagundu zioten kamiseten koloreak kontuan hartu gabe guztiak taldekideak izan baitziren.
Denak bat!
Parte-hartzaile guztiak agurtu ondoren, bananduak izan ziren kategoriaren arabera zelaiak banatzeari begira. Gauzak horrela, 14 urtez azpikoak errugbi zelaian aritu ziren, 10 eta 12 urtez azpikoak futbolekoan eta 8 urtez azpiko txikiek haien irakaskuntza propioa protagonizatzen jarraitu zuten kiroldegiaren atzealdean.
Beroketa ariketak egin eta gero, taldeak nahastu ziren. Gauzak horrela, talde berean ikusi ahal izan genuen Gigantes, Baztan, Iruña, La Única eta Funes taldeetako ordezkariak elkarlanean entsegu egiteko edo ongi defendatzeko asmoz.
Esan dugun moduan, jardunaldi polita Nafarroako Kirol Jokoetako 1.a guztiek haien taldeetako koloreak alde batera utzi zituztelako Errugbi Nafarra Kirol Taldearena elkarrekin defendatzeko.
Jardunaldiko argazki eta bideo batzuk ikusi ahalko dituzu ondorengo esteken bidez:
https://www.fnrugby.com/foto/119/Primera-jornada-JDN-Funes-031219
https://www.fnrugby.com/videos/