RUGBY Hace 6 años

Euskal Ligako eta Liga Aragoiarreko emaitzak

Euskal Ligako eta Liga Aragoiarreko emaitzak

Liga Aragoiarrean Gigantes/Ejea taldeak zailegi izan zuen galdu gabe iritsi zen liderraren aurka. Tarazona autoritatez nagusitu zen Nelson Mandela Zelaian (3-40). Etxekoak bosgarrenak dira sailkapenean 14 punturekin. Justu erdian daude lau talde bere azpian eta beste lau bere gainean izanda.

 

Euskal Ligan, La Única eta Domiberia Rioja emakumezko taldeek atsedena izan zuten 1. Mailan eta BRT Menditarrak ere bigarren mailan.

 

1. Mailan, La Únicak denboraldiko bigarren porrota sufritu zuen Sarako Izarraren etxean (17/7). Bestalde, Domiberia Errioxak meritu handiko garaipena sinatu zuen Elorrion (0/48). Gauzak horrela, sailkapeneko burua estutu da hiru talde daudelako 4 puntutan. La Única RT lider mantentzen da 30 punturekin, Durango bigarren da 28rekin eta Domiberia Rioja hirugarren 26rekin.

 

2. Mailan zale nafarrak NUP-eko instalazioetan bildu ziren La Única B-ren eta Iruña Rugby Klubaren arteko derbyaz gozatzeko. Txaparrada itzelak eta haize bolada galantak agertu ziren eta Iruñak lokatzaren gainean irabazi zuen 5 eta 42.

 

Multzo honetako beste partiduan Funes Rugby-k galdu zuen Kanpanzar Arrasateren aurka Juan Bertol Zelaian (0-43). Iruña bigarren da Mondragoneko talde honen atzean eta Funesek sailkapena ixten du garaipena ezagutu gabe.

 

Sailkapenak ikus ditzakezu erantsitako dokumentuan.

📄 Documentos relacionados