RUGBY Hace 6 años

Baztandarrak txapelketan buru

Baztandarrak txapelketan buru

Pasa den jardunaldian Baztandarrek denboraldiko partidu gogorrenetako bat atera zuten aurrera, plentziako taldeak etxean jokatzen zuela eta lehenengo taldeak deskantsua zuela probextuz talde indartsua zelairatu zuen ardantzan.

 

Partidu gogorra izan behar zela ikusten zen hasieratik,hala ere, bailarako taldea indartsu atera zen eta 3.minutuan markagailua beraien alde jarri zuen J.Iriarteren entseguaren bitartez.Ondoren Bizkaitarrek hortzak erakutsi zituzten eta jokaldi on baten bitartez nagusi ziren norgehiagokan 7-5. Lehenengo zatia oso berdinduta zegoen eta bi taldeek beste entsegu bana lortu zuten 12-10.

 

Bigarren zatiak dinamika antzekoa izan zuen hasieran,bi taldeak indartsu ari ziren arerioaren zelaia konkistatu nahian.Etxeko taldeak golpatu zuen lehenengo 17-10 diferentzia ezarriz.Azkeneko minutuetan Uribealdea askoz indartsuago zen,hala ere,Nafarrek beraien aukerak probextu zituzten eta J.Mayak bere bigarren entsegua lortu eta gero I.Iraizozek partiduko azken 3 puntuak lortu zituen zigor kolpe baten bidez.Bailarako taldeak markagailuko 17-20a mantentzea lortu zuen kostata,garaipen honek txapelketan buru kokatzen ditu nafarrak momentuan.

 

GAZTEAK:

Sub 18,BRT/Txingudi 7-35 Gaztedi R.T.

Sub16, BRT/Txingudi 29-31 Gaztedi R.T

 

Gazteek asteburu honetan jardunaldia izan zuten berriz ere etxean,Gaztedi indartsua hartu zuten eta nahiz eta bi partiduak galdu,gazteak konten atera ziren,izan ere,talde hobeago baten aurka aurpegia eman eta irabazteko aukerak izan zituzten.

📸 Más imágenes