Azken jardunaldia lehiatua izan eta gero, talde nafarrek lau lehiaketetatik hiru menperatzen dituzten sailkapenetako lehenengo postuetatik.
Gizonezkoen 1. Mailan, La Única RT A sendoz dabil galdu egin gabe. Sei garaipenek 30 puntu eman dizkiote. Bigarren sailkatua den Sarako Izarra RT-k baino 10 puntu gehiago. Maila honetan, Domiberia Rioja RK laugarren da asteburu honetan atsedena izan ondoren.
Emakumezkoen 1. Mailan La Única RT ere sailkapeneko buruan dago porrotaren zaporea dastatu ezik. Bestalde, Domiberia Rioja RK-ri justu kontrakoa gertatzen zaio: azkena da irabazi egin gabe.
Gizonezkoen 2. Mailak bi multzo ditu. Lehenengoan sei taldek jokatzen dituzte. Iruña RK bigarran da, La Única RT B laugarren eta Funes azken tokian dago garaipenik gabe jardunaldi honetan bere partida atzeratu izan delako.
Bigarren multzoan, Baztan RT Menditarrak ordezkari nafar bakarra da eta Bilboko Unibertsitario B Taldearen atsedenaldia aprobetxatu zuten lehenengo postua kentzeko hiru puntu gehiago izanda sailkapenean.
Beste aldetik, Liga Aragoiarrean, Nafarroako Erraldoiak eta Ejea Rugby Klubak osatutako talde hibridoak galdu zuen Nelson Mandela Zelaian Fenix Emerging-en aurka. Gauzak horrela, laugarren posizioan mantentzen dira.