Nafarroako Errugbi Federazioko taldeak sendo mantentzen dira Euskal eta Aragoiko Ligetan.
Aragoiko Ligan, Nafarroako Erraldoiak taldeak eta Ejea Rugby Klubak osatutako taldeak irabazi zuen Huesca Errugbi Klubaren etxean. Garaipen honi esker, hirugarrenak dira sailkapenean Tarazonaren (1.) eta Fenixen (2.) atzetik.
Euskal Ligan Nafarroako Federazioko ordezkariak bikain egiten ari dira denboraldi hasiera honetan.
Lehenengo mailan, La Única Rugby Taldeak garaipen bikoitza lortu zuenez, bai mutilak bai neskak liderrak dira oraindik galdu gabe. Domiberia Errioxa Errugbi Klubak ez zuen zorte berdinik izan. Mutilen taldea hirugarren da eta neskeena aurreazkena irabazi egin gabe.
Euskal Ligako Bigarren Mailan gure ordezkariak bantuta daude bi multzotan. A Multzoan Iruña Rugby Kluba bigarren da eta La Única Rugby B Taldea, hirugarren. Biak Kanpzar Arrasateren atzean daude. Zoritzarrez Funes Errugbi Taldea oraindik ez daki irabazten eta azkena da.
B Multzoan BRT Menditarrak dugu eta baztandarrak bigarrenak dira Bilboko Unibertsitario Rugby B Taldearen atzean, soilik puntu batera.
Asteburuko emaitzak eta sailkapenak kontsulta ditzakezu erantsitako dokumentuetan.