Joandako asteburuan, mugaz beste aldean aritzen diren Nafarroako Errugbi Federazioko taldeek partiduak izan zituzten.
Senior kategorian La Única Rugby Taldeak garaipen bikoitza lortu zuen bai gizonezkoen lehian, bai emakumezkoenean irabazi baitzuen. Oraindik ez dute galdu. Federazio nafarraren barne ere dagoen Domiberia Rioja RC-k bai porrota ezagutzen du. Mutilen kasuan, errioaxarrek bi garaipen eta bi porrot sinatu dute eta sailkapenaren erdian daude denboraldiaren hasiera honetan, eta neskek ez dute irabazi oraindik multzoko aurre-azkeneko postuan.
Bigarren mailan, gure taldeak banatuta daude bi multzotan. La Única, Funes eta Iruña "A" multzoan daude (6 talde dira), eta BRT Menditarrak "B" multzoan dago (5 talderekin). Baztandarrak irribarrez dabiltza denboraldiaren hasieran desagertzeko zorian zeudelako jokalari gutxi izateagatik, eta gaur egun, 3 partidutik 2 irabazi eta gero, bigarrenak dira sailkapenean galdu ez duen Bilboko Unibertsitario B-ren atzean. "A" multzoan sentsazio ezberdinak ditugu: Iruña bigarren da, La Única laugarren eta Funes azken tokian dago lau partiduak galdu ondoren.
Azkenik, Liga Aragoiarra ikusten badugu, Nafarroako Erraldoiak eta Ejea Rugby Klubak osatutako taldeak galdu zuen Ibero taldearen etxean. Gauzak horrela, seigarren da (9 talde izanda) partidu bana irabazi eta galdu ondoren.
Ondorengo lerroetan emaitzak aurkituko dituzu eta sailkapenak ikus ditzakezu erantsitako dokumentuetan.
• Emaitzak
Gizonezkoen Euskal Ligako 1. Maila
• Domiberia Rioja RC vs Gernika/Arratiko: 83 - 7
• Zaisa Txingudi RC vs La Única RT A: 7 - 46
Emakumezkoen Euskal Ligako 1. Maila
• Domiberia Rioja RC vs Avia Eibar Rugby: 17 - 61
• La Única RT vs Universitario de Bilbao R: 95 - 5
Gizonezkoen Euskal Ligako 2. Mailako A Multzoa
• La Única RT B vs Kanpanzar Arrasate: 12 – 50
• Esconsu Gaztedi B vs Iruña Rugby Club: 15 – 26
• Babyauto Zarautz/Beltzak vs CM Funes Rugby: 64 - 12
Gizonezkoen Euskal Ligako 2. Mailako B Multzoa
• BRT Menditarrak vs Zornotzako URK: 44 - 15
Gizonezkoen Senior kategoriako Liga Aragoiarra
Ibero CR vs Gigantes de Navarra/Ejea RC: 62 - 12