La Unicaren eta Getxoren arteko partidako kronika irakurri ahalko duzu ondorengo lerroetan eta fitxa teknikoa erantsitako dokumentuan.
KRONIKA
Espero zen partida zaila izatea nafarren aurrean beti talde indartsu eta borrokalari den Getxo zegoelako. Horregatik, gogoz bezain urduri atera ziren gureak zelaira.
Lehendabiziko minutuak lehia handikoak izan ziren. Bi taldeak nagusitu ahal izan ziren arren, La Unicak abantailako lerroa gainditu zuen entsegu batzuk sinatzeko. Modu berean, Getxok nafarren akatsak aprobetxatu zituen picks and go oso ongi landuz. Gauzak horrela, La Unicak 12-5 irabazten zuen atsedenaldia iritsi zenean.
Bigarren zatian bi taldeek bestearen ahuleriak aprobetxatzera atera ziren. Horregatik, jokaldi oso politak ikusi ziren entsegu gehiago lortuz. Azkenik, talde nafarrak garaipena lortu zuen.
Denboraldi hasi berria da eta La Unica-ren makina funtzionatzen hasi den arren, Liga oso luzea da eta bezain ongi egiten ari diren arerioen kontra jokatu beharko dute.