La Unica emakumezkoe errugbi taldeak aurredenboraldia hasi zuen Zaragozan Unizarren aurka. Bero handiegia egin zuenez, 20 minutuko lau zati jokatu ziren ongi hidratatzeko eta deskantsatzeko.
Nick Marshall entrenatzaile berriaren ideiak praktikan jarri zituztenez, mugimendu berriak eta jokalariak postu ezberdinetan ikusi ahal ziren.
Ohikoa denez, Unizarren neskak oso ongi aritu ziren erasoan eta horregatik nafarrek sufritu zuten rucks-etan eta touche-etan. Bestalde, uztartzeetan ongi aritu ziren.
Lerroak jokaldi eta mugimendu politak sinatu zituenez, gutxinaka-gutxinaka apurtu zuten harresi aragoiarra.
Modu berean azpimarratu behar da Tecla eta Ekhiñe zelaira itzuli direla lesio luzeak gainditu ondoren, eta Maritxu, ama izan eta gero.
Datorren larunbatean, hilak 28, Peñakideak Euskal Ligako 1. jadunaldian estreinatu dira Errioxa Errugbiaren kontra jokatuz Pradoviejon 11:00etan.