Euskal Ligak iristear direnez, talde baztandarra bildu zen joandako ostiralean aztertzeko ea jokalari nahiko izango lituzke datorren denboraldiari begira.

 

Lekarozen hainbat entrenamendu egin ondoren, jokalari ohiak eta berriak bildu ziren eta horregatik, baztandarrek gogoz eta ilusioz parte hartuko dute euskal ligetako lehiaketetan.

 

Senior kategoriako taldeko teknikari fisiko Xabi Urrutia izango da, tekniko-taktikoa Peio Obregozo eta Mariano Iribarrenek bat egingo du errugbi arloan laguntzeko prest.

 

Beste aldetik, joandako ostiralean gazteenak hasi ziren entrenatzen. Aurten 16 eta 18 urtez azpiko kategorietako kideak Irungo Txingudi Errugbi taldearekin arituko dira. Horrela, harrobia ilusioz arituko da etorkizunean senior kategoriako taldera iristeko asmoz.

 

Iñaki Ezkurra eta Aitor Mutilva entrenatzaileak izango dira eta errugbia probatu nahi duten gazte guztiek parte hartu dezakete asteazkenetan eta ostiraletan 19:00etatik 20:30era izango diren entrenamenduetan.