RUGBY Hace 6 años

Aldaketak La Unicako aulkian

Aldaketak La Unicako aulkian

La Unica Errugbi Taldeak gizonezkoen senior kategoriako taldeko zuzendaritza berritu du Jose Maria Isasa fitxatuz. 

 

Entrenatzaile berriak ibilbide luzea dauka jokalari eta teknikari gisa. Att. San Sebastian, Bera Bera taldeetako eta Espainiako eta Euskadiko selekzioetako kamisetak defendatu zituen eta Euskadiko Selekzioa, Bera Bera RT eta Eibar RT zuzendu zituen kategoria ezberdinetan.

 

Beste aldetik, La Unicak jarraitzen du emakumezkoen senior kategoriako taldeko entrenatzailea bilatzen. Gauzak horrela, Jarauta kaleko peñako klubak ordezkariak izango ditu 6 urtez azpiko kategorietatik seniorrera non gizonezko talde pare bat eta emakumezko bat izango baititu.

 

Senior eta 18 urtez azpiko kategorietako taldeak hasi dira entrenatzen eta besteak, irailaren lehenengo astean itzuliko dira zelaira.

 

Isasa Jaunaren Curriculuma erantsita dago.

📄 Documentos relacionados