Nafarroako Errugbi Federazioko bi jokalari hautatuak izan dira Europako 7ko Errugbi Txapelketa baino lehen izango den Espainiako Selekzioaren kontzentrazioan entrena dezaten. Europako Txapelketa Poloniako Jarocin herrian abuztuaren 31n eta irailaren 1ean izango da.
Jokalari hauek Marta Cantabrana Gil eta Claudia Barrio De Pablo dira. Errioxa Errugbi Klubako kideek parte hartuko dute abuztuaren 26tik 30era Ana Vanesa Rial hautatzaile espainiarrak zuzenduko duen kontzentrazioan beste 14 jokalariekin. Hain zuzen ere, Andaluziako, Gaztela eta Leoneko, Madrilgo, Galiziako, Kataluniako, Euskadiko eta Valentziako Federazioetako eta Montpelier Taldeko kideak dira.
Argazkia: rugbyspain.com