RUGBY Hace 6 años

Azken entsegua Lekarozen

Azken entsegua Lekarozen

Baztan Rugby Taldearen aurre-denboraldia martxan dago abuztuaren 2tik. Peio Obregozok taldea zuzentzen du arlo teknikoan eta Xabi Urrutiak fisikoan. Talde baztandarrak entrenatzen du asteazken eta ostiraletan 20:00etatik.

Garrantzi handiko denboraldia aurtengoa BRT-rentzat senior kategoriako Euskal Ligan parte hartzeko jokalari nahiko dituen edo ez ikusiko baita.

Gauzak horrela, taldeak jende guztia animatzen du aurrera pauso bat ematera eta errugbia probatzera.

Beheko kategorietako taldeek parte hartuko dute Euskal Ligetan bai edo bai. Gazteenak abuztuaren 23an eta 24an arituko dira.

Maila handiko errugbia zelai baztandarrean

Justu asteburu honetan Ordizia Rugby Elkarteak Lekarozeko instalazioetara bidaiatuko du Heineken Ligako denboraldia prestatzera. 

Gutzi izango balitz, abuztuak 24 (larunbata) Ordizia R.E.-ren eta Anglet Olympique-n (Federale 1) arteko Euro Basque Rugby Challengeko partida ofiziala izango da zelai lekauztarran. Maila handiko norgehiagoka nafar zaleek ikusi ahalko dutena.