RUGBY Hace 6 años

Errugbia txupinazoa baino lehen

Errugbia txupinazoa baino lehen

Tradizio handiko San Fermin Rugby Sevens txapelketa lehiatua izango da datorren ostiralean, hilak 5, Lezkairuko instalazioetan. Bertan 16 taldek parte hartu dute, 8k senior kategorian eta hainbestek beteranoen torneoan.

 

Senior taldeen artean azpimarratu ahal da Frantziako Euskadi Deven taldeek parte hartuko dutela. Maila handia dute normalean podiumera igotzen direlako beti. Modu berean, Donostiako Bera Bera (Espainiako Seven Txapelduna) eta Erroma Rugby (Europako toki ezberdinetatik bildutako jokalari argentinarrek osatutakoa) faboritoak dira ere bai. 

 

Nafarroa ere ordezkatuta egonen da, nola ez. Hain zuzen ere, Iruña Rugby Kluba eta Nafarroako Selekzioak arituko dira.

 

Errugbiaren esentzia beteranoen lehian

 

Nahi eta urte gehiago izan, beteranoek seniorren kalitate berdina dute. Iruña Classic saiatuko da titulurako borrokan sartzen. Ez du erraza izango. Iberians (Espainiako Selekzioko jokalari ohiak) eta Baionako Archibals (Frantziako eta Argentinako Selekzioetako jokalari ohiak) aurkituko ditu bere multzoan.

 

Bestean, El Salvador (liga espainiarra eta super iberikoa irabazi dituzten jokalariak) eta Bartzelonako Enginyers taldeek elkarren kontra lehiakatuko dute. Joan Ferrer "Snuggles"-ek zuzendutako azken talde honek giro eta humore zoragarrieak ditu eta ikusleek ongi pasatuko dute haien dantzak eta kantuekin.

 

Hau guztia San Fermin-bezperan izango da, hain zuzen ere, 10:00etatik 20:30era.