RUGBY Hace 6 años

Emakumezkoen beheko kategorietako hiruko torneoa

Emakumezkoen beheko kategorietako hiruko torneoa

Beheko kategorietako Nafarroako XV-eko Errugbi Selekzioa bildu zen berriro hirugarren eta azken hiruko torneoan lehiakatzeko. Hain zuzen ere, 16, 18 eta 20 urtez azpiko errubilari nafarrek Gipuzkoaren eta Bizkaiaren aurka jokatu zuten.

 

Denboraldian zehar, hiru selekzioek bi partiduko hiru jardunaldiak jokatu dituzte. Norgehiagokek 20 minutu bi zati zituzten.

 

Azken jardunaldia Mungian lehiatu zen eta arratsalde saio honetan bero handia nabarmendu zen.

 

Balorazioa:

 

Txapelketa bikaina intentsitate eta joku mailaren aldetik.

 

Denboraldiko azken datak zirela eta, Nafarroak talde gazteagoa aurkeztu zuen aurreko bi edizikoekin konparatuta (Zarautzen eta Iruñean jokatu zen).

 

Lehenengo partiduan Gipuzkoaren kontra jokatu zuten. Aurrekoan gipuzkoarrek erraz irabazi zituzten bizkaitarrak. Bero handia izan arren, nafarrak onfi aritu ziren defentsan erakutsitako mailarengatik eta orokorrean egindako esfortzu handiarengatik. Gainera, erasoan entsegu zonaldera iritsi ziren baloia ongi mugitzen.

 

Bizkaiaren aurka, planteamendua ezberdina izan zen. Etxekoek lehenengo partiduaren esfortzua pairatu zuten eta nafarrak nagusitu ziren baloiarekin joko politak lotuz.

 

Gauzak horrela, 2018-2019ko denboraldi honetan zehar garatutako hiru hiruko torneo hauen balorazioa oso positiboa da. Zarautzen abenduan, Iruñean apirilean eta Mungian ekainean beheko kategorietkao neskek bikain egin dute.

 

Izan ere, senior kategoriako taldeetan ez dituzten minutuak aprobetxatu dituzte adin bereko taldekiden aurka jokatuz. Torneo hauek oso garrantzitsuak dira emakumezko errugbianren formakuntzarako, baita sustapenerako ere.

 

Emaitzak eta talde nafarraren osaketa kontsulta daitezke erantsitako dokumentuan

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados