Senior kategoriako Baztan Rugby Taldeak ezin izan zuen maila mantendu eta datorren urtean Euskal Ligako 2. Mailan jokatuko du.
Egoera berriari eta jokalarien faltari aurre emateko asmoz, maiatzak 24 taldea bildu zen eta argi geratu zen jokalari gehiago behar direla.
Gaur egun taldea aurrera ateratzea bidezkoa ez den arren, entrenatzaileek uste dute aukera ona dela talde estua eta bateratua sortzeko beheko kategoria honetan.
Horregatik, Baztan Rugby Taldeak jende guztia animatzen du Lekarotzen programatutako hiru entrenamenduetan eta haien hirugarren denboratan parte hartzera bailaran errugbia bizia mantentzeko:
• Maiatzak 31, ostirala, 19:30etik 21:00etara
• Ekainak 7, ostirala, 19:30etik 21:00etara
• Ekainak 14, ostirala, 19:30etik 21:00etara
ANIMATU ETA BULTZATU ERRUGBIA!