Joandako larunbatean, hilak 27, Gigantes Navarra Rugby Taldeak bere XXV. urteurrena ospatu zen 600 pertsona bilduz. Modu honetan, errugbi nafarren familiak bi torneo gozatu zituen: Eskolen Arteko Kontzentrazioa eta Beteranoena.
Eskolen Arteko II. Kontzentrazioa
Estatuko 8, 10, 12 eta 14 urtez azpiko kategorietako 12 klubako 400 lagun elkartu ziren eta Frantziako Stade Hendayais taldeak ere parte hartu zuen.
Talde nafarrak: Gigantes, Iruña eta Funes.
Aragoiarrak: Fénix, Tarazona eta Universitario Zaragoza.
Madrildarrak: Boadilla eta Hortaleza eta Soto del Real.
Errioxarrak: RC Rioja.
Gipuzkoarra: Hernani.
Lehiaketa 10:30ean hasi zen bi tokitan: 14 urtez azpikoak Santa Quiteria udal instalazioetan aritu ziren eta beste guztiek Nelson Mandela Estadioan jokatu zuten.
Beteranoen topaketa
Jardunaldia 4ko torneo batekin amaitu zen. Protagonistak, honako hauek izan ziren: Hernani Azeri Zaharrak, Soto del Realeko Sotosaurios, Zaragozako Universidad eta Tuterako Beteranoen Taldea.
Guztiek gure kirolaz gozatu zuten eta nola ez, baita hirugarren zatiaz ere.
Talde erriberatarrak eskerrak eman nahi die jardunaldia aurrera ateratzen lagundu dioten jende guztiari.