RUGBY Hace 6 años

Errugbiaren gorespena Erriberan

Errugbiaren gorespena Erriberan

Datorren apirilaren 27an, larunbata, Gigantes de Navarra Errugbi taldeak II. Eskola Kontzentrazioa antolatu du. Bertan 8 urtez azpiko, 10 urtez azpiko, 12 urtez azpiko eta 14 urtez azpiko estatu mailako talde desberdinetako kideek parte hartuko dute. Frantziako Stade Hendayais taldea bertan izango da ere.

 

Aipatutako taldearekin batera Nafarroako hiru taldeak (Gigantes, Iruña eta Funes), Aragoiko hiru (Fénix, Tarazona eta Universitario Zaragoza), bestelako Madrilgo taldeak (Boadilla, Hortaleza eta Soto del Real), Errioxakoa (RC Rioja) eta Euskadiko taldea (Hernani) izango dira .

 

Lehiaketa 10:30ean hasiko da Santa Quiteriako Udal Kiroldegian 14 urtez azpikoentzat eta Nelson Mandela Estadioan bestelako kategorientzat.