Larunbat honetan euskal eta nafarroako errugbi beheko kategoriak izango dira NUP-an. Bertan emakumezkoen 14 urtez azpiko, 16 urtez azpiko eta 20 urtez azpiko lehiaketak emango dira.
Jardunaldia 11:00etan hasiko da 1 Zelaian. Bertan 16 urtez azpiko La Única RT eta Bizkaiako Selekzioa jokatuko dute. Ordu berean baina 2 Zelaian, 20 urtez azpiko emakumezkoen partida izango da.
12:15 aldera 14 urtez azpiko Nafarroako eta Bizkaiako Selekzioen arteko partida emanen da.