RUGBY Hace 6 años

60 kirolarik parte hartu dute CM Funes Errugbi Taldeak ospatutako Aste Santuko Kanpusean

60 kirolarik parte hartu dute CM Funes Errugbi Taldeak ospatutako Aste Santuko Kanpusean

Pasa den Aste Santuan CM Funes taldeak ospatu izan du urtero bezala Errugbi Kanpusa non urte guztietako 60 kirolarik (50 mutil eta 10 neska) parte hartu dute.

 

Pedro Martínezek eta Silvia De La Cruzek, txikienen entrenatzailea eta klubaren delegatuak ilusioz betetak ageri dira partaideekin eta hauen jatorriarekin: "etxekoetaz aparte, gertuko herrietatik ere Falces, Peralta edo San Adrian adibidez, etorri zaizkigu. Baita Cadreitatik, Santacaratik edo Herriberritik ere. Gainera Calahorrako bi eta Zaragozako beste hainbat izan ditugu". 

 

Guztiok 11:00etatik 13:00era zihoazen hiru jardunaldietan landu ziren.

 

Elkar egindako beroketa eta gero adinez banantzen ziren obalarekin trebezia lantzeko asmoarekin. 12:00ak aldera parte teknikoa lantzen zen Pedro Martinezek emana: "zati batean pasea jorratzen zen, bestean plakajea eta azkenekoan ruck-a"

 

Bukatzeko partidatxo bat jokatzen zen ikasitakoa praktikan jarriz.

 

Ondorengo estekan kanpusaren bigarren jardunaldiaren argazki galeria ikusi daiteke.

 

https://bit.ly/2GseDHM

📸 Más imágenes