RUGBY Hace 7 años

2019 Errugby Gaupasa

2019 Errugby Gaupasa

Urtero bezala, BRT Menditarrak errugby gaupasa antolatuko du. Txapelketa ez bukatu arren, baztango taldeak aparteko festa antolatu du hurbildu nahi duen guztiontzat.

 

Apirilaren 6an ospatuko da Larraintzarren. Klubak ondo pasa nahi duen eta taldea lagundu nahi duen pertsona oro gonbidatu nahi du.

 

Programazioak jarduera desberdinak ditu bere baitan. Hauen artean azpimarratzekoak dira Zikiro Afaria 21:30ean eta 00:30etik aurrera izango den Puro Relajo taldearen kontzertua.

 

ANIMATU ETA BULTZATU ERRUGBIA.