RUGBY Hace 7 años

Saioa, Maitane eta Mayka selekziora berriro

Saioa, Maitane eta Mayka selekziora berriro

ASB Baiona taldeko jokalari nafarrak Maitane Salinas eta Saioa Jaurena berriro hautatuak izan dira Madrilen datorren otsailaren 24 Europa Kopako Espainiaren eta Errusiaren arteko partiduan parte har dezaten.

 

Aurreko Eskoziaren aurkako partiduan gertatu zen moduan, Baigorriko (Behe Nafarroa) Mayka Strub jokalaria ere hautatua izan da. Maykak naizonalitate bikoitza du eta Maitanerekin eta Saioarekin jokatzen du ASB Baionan.

 

Gauzak horrela José Antonio Barrioren deialdian zortzi aurpegi berri daude urtarrilaren 20an Eskoziaren kontrako partiduarekin konparatuta. 

 

Datorren igandean, hilak 17, hautatuek aste bateko entrenamendu astea hasiko dute. Errusiaren aurkako partidua irabaziz gero, finalean egongo dira. Beste final-erdian, Herbehereek eta Alemaniak final nagusirako beste txartela bilatuko dute.