RUGBY Hace 7 años

Lehenengo entsegu nafarrak Espainiako Txapelketan

Lehenengo entsegu nafarrak Espainiako Txapelketan

Lehenengo Mailako 16 eta 18 urtez azpiko kategorietako Espainiako Txapelketako hirugarren jardunaldia lehiatua izan zen Tuteran, urtarrilaren 27an Nelson Mandela Estadioan non Selekzio Nafarrek Madrilgo taldeen kontra jokatu zuten.

 

16 urte azpiko Nafarroako Selekzioak madrildarren nagusitasun teknikoa pairatu zuten. Hala ere, etxekoek ez zuten amorerik eman eta kanpotarrei eragin zieten indartsuz defendatzea. Azkenik, Josemi Cantabranaren mutikoek ezin izan zuten entsegurik egin eta Nafarroak 0-79 galdu zuen.

 

Gaurko 18 urtez azpiko kategoriako Espainiako txapeldunak ere bere jokua inposatu zuen. Hala eta guztiz ere, nafarrek lan handia egin zuten, eta esfortzuaren saria jaso zuten entsegu pare bat sinatzen. Gauzak horrela, madrildarrek 95 - 14 irabazi zuten.

 

Argazki galeria ikusi dezakezu erantsitako estekaren bitartez.

📸 Más imágenes