Datorren igandean Nelson Mandela Tuterako Estadioan Lehendabiziko Kategoriako 16 eta 18 Urtez Azpiko Selekzio Autonomikoen Espainiako Txapelketaren Hirugarren Jardunaldia ospatuko da. Bertan Nafarroako taldeek aurtengo txapeldunak diren Madrilgo Erkidegoaren kontrako taldeekin lehiatuko dute.
Txapelketa txikienek hasiko dute 11:30 jokatuko duten partidarekin.
Partida hau jokatzeko Nafarroako hautatzailea den Josemi Cantabranak 23 jokalariz osatutako taldea aukeratu du, hala nola Rioja RC taldeko 13 jokalari, eta La Única RT eta Iruña RC taldeetako bostna.
Hordu eta erdi beranduago kadeteen txanda izango da. Hauek orain arte garaitu ezin izan den taldeari aurre egin beharko diote.
Rafa Barragánek Rioja RC eta La Única taldeetako 11 jokalari bakoitzeko,eta Iruña RC taldeko beste bat aukeratu ditu jokatzeko.