RUGBY Hace 7 años

Baztanek galdu zuen urtearen estreinaldian

Baztanek galdu zuen urtearen estreinaldian

Joan zen larunbatean baztandarrek bigarren itzuliko 1. partidua izan zuten etxean Ordiziaren aurka, gaurko liderra.

 

Ampo Ordiziaren bigarren taldeak bere potentziala menperatu zuen lehenengo minututik. Etxekoak ordez, ongi entrenatu eta aurreko jardunaldian Getxo irabazi arren, ezin izan zuten gipuzkoarrekin. Ordiziak oso ongi eta erosoz mugitu zuen baloia 0-45 irabaziz.

 

Baztandarrek eutsi beharko diote lanari sailkapeneko aurre-azkeneko postutik ateratzeko. Hurrengo jardunaldian Gaztedi Errugbi Taldearen bisita jasoko dute.