Emakumezko 16, 18 eta 20 urtez azpiko kategorietako Nafarroako XV-eko Errugbi Selekzioek hiruko lagunarteko torneoa izan zuten Zarautzen non Bizkaiaren eta Gipuzkoaren aurka jokatu zuten.
Txapelketa honen helburua zzen emakumezko errugbia sustatzea lehiaketaren eta senior kategoriara igo behar duten jokalarien formakuntzaren bitartez. Horretarako esandako lurraldeko selekzioek elkarren arteko partiduak adostu eta jokatu zuten abenduan. Bigarren topaketa Aste Santuan izango da eta tokia zehaztu gabe dago.
Zarautzen izandako torneoan 16 urtez azpiko 5 jokalarik, 18 urtez azpiko 11k eta 20 urtez azpiko 5ek Nafarroako Selekzioa osatu zuten sentsazio onak uzten eta partiduak gozatuz.
Emaitzen aldetik, Nafarroak Bizkaia irabazi zuen 29-0 eta Gipuzkoari ere gailendu zion 33-0. Hirugarren partiduan, Gipuzkoak Bizkaia gainditu zuen 26-14.
Gure Selekzioko kideen izenak kontsulta daitezke erantsitako dokumentuan.