RUGBY Hace 7 años

Errugbya jostailuen truke

Errugbya jostailuen truke

Datorren abenduaren 15ean, larunbata, Rugby Club Rioja taldeak Asociación Cocina Económina de Logroño elkartearekin batera "Errugbya jostailuen truke" VI jardunaldia ospatuko du.

 

Nahi duen horrek 10:30ak aurrera Pradoviejoko kirol-instalazioetara  eraman dezake jostailuren bat. Bertan Cocina Económica elkartearen borondatezko langileek hartuko dituzte.

Gainera, kontserba, olio, eta abarreko jakiak jasotzeko prest egongo dira ere, egoera latzean daudenei laguntzearren.

 

Horregatik guztioi eta Iruña Rugby Club/UNAV taldekoak bereziki, animatzen zaituztegu ekimen honen parte izatera, elkarkidetasuna aldarrikatzeko.