RUGBY Hace 7 años

Nafarroako Kirol Jokoetako 2. jardunaldia Funesen

Nafarroako Kirol Jokoetako 2. jardunaldia Funesen

Joan zen astelehenean, hilak 3, Nafarroako Kirol Jokoetako 2. jardunaldia izan zen Funesen. 8, 10, 12 eta 14 urtez azpiko kategorietako 180 kirolari bildu ziren. Hain zuzen ere, La Única, Iruña, Baztan, Nafarroako Erraldoiak eta Multideporte Funes taldeetako kideak.

 

La Única Erugbi Taldeak hiru lehiaketatik bi irabazi zituen 10 eta 12 urtez azpiko kategorietan. Helduenen lehian, 14 urtez azpikoan, Baztan eta Funes taldeek osatutako konbinatuak garaipena sinatu zuen.

 

Lehenengo jardunaldian egin zen moduan 8 urtez azpiko kategoriako jokalari txikiek bere gune propioa izan zuten zelaian kirol honetako ezaguerak sendotzen jarraitzeko.

 

Kirol Jokoetako datorren jardunaldia 2019ko otsailaren 3an Nafarroako Unibertsitatean izango da.

 

Jardunaldiko argakiak ikusi ditzakezu ondorengo estekaren bitartez:

https://bit.ly/2QgXgBt