RUGBY Hace 7 años

Emaitza ezberdinak nafar errugbiarentzat

Emaitza ezberdinak nafar errugbiarentzat

Joan zen asteburuan 16 eta 18 urtez azpiko kategorietako Nafarroako Selekzioek Bartzelonara bidaiatu zuten Lurralde Selekzio Arteko Espainiako A Txapelketako 2. jardunaldia lehiatzeko.

 

Aurreikusten zen moduan Kataluniako Selekzioen indarra menperatu zen askoz hobeagoak direlako bai fisikoaren bai teknikaren aldetik. Erraz nagusitu ziren 115-0 haur kategorian eta 86-0 kadeteen norgehiagokan.

 

Urteko azken partiduak izan ziren nafarrentzat. Urtarrilak 26 beste arerio ikaragarria izango dute aurrean: Madrilgo Selekzioa.

 

Euskal Liga

 

Etxeko lehiaketan ez genuen emaitza hobeagorik izan jokatutako zazpi partidutik soilik hiru garaipen sinatu genituelako.

 

Gizonezko Senior kategoria. Lehenengo A Mailan La Única A-k San Sebastian/Hernani-ren kontra galdu zuen eta gauza bera gertatu zitzaion BRT Menditarrak taldeari Kanpanzarren aurka. 10 Taldeko multzo honetan iruindarrak bosgarrenak dira 25 punturekin (hirugarren sailkatuak dituen puntu berdinak) eta Baztandarrak sailkapeneko azkenak dira.

 

Bigarren A Mailan Errioxa Errugbi Klubak Babyauto Zarautz Beltzak taldeari gailendu zion; La Única B-k galdu zuen AZ Avia-ren kontra eta Iruña Rugby Klubak atseden jardunaldia izan zuen. Gauzak horrela, 7 taldeko multzo honetan Errioxa hirugarren da 22 punturekin, Iruña laugarren 11rekin eta La Única bosgarren 10ekin.

 

Bigarren B Mailan, Funesek Elorrion pairatutako porrotak bosgarren uzten du zazpi taldeko multzoan.

 

Emakumezko Senior kategoria. La Única-k erraz irabazi zuen Durangoren kontra eta Errioxak atsedena izan zuen. 10 Taldeko multzo honetan, iruindarrak hirugarrenak dira 20 punturekin eta errioxarrak bosgarrenak 10ekin.

 

Beheko kategoriak. Nahiz eta selekzioek jardunaldia izan, partidu batzuk lehiatu ziren. 16 Urtez azpiko B kategorian BRT/Txingudi talde hibridoak garaipena sinatu zuen Uribealdea 29-15 irabaziz. Emaitza hauek talde nafarrak uzten dituzte lehenengo hiru postuetan. Errioxa sailkapeneko burua da 30 punturekin, Iruña/UNAV puntu berdinak ditu bigarren posizioan eta BRT/Txingudi hirugarren da 20rekin.


Emaitzak eta sailkapen osoak kontsulta daitezke atxikita dagoen dokumentuan.

 

Argazkia: Kataluniako Errugbi Federazioa

📄 Documentos relacionados