Sailkapeneko buruan berdinketa hirukoitza izan eta gero, gipuzkoarrek irabazi zuten puntuen diferentziarengatik. Lehendabiziko hirurek hiru garaipen eta porrot bat sinatu zituzten:
1. Gipuzkoa
2. Lapurdi
3. Nafarroa
4. Araba
5. Bizkaia
Nahiz eta talde gaztea izan, nafarrak oso ongi aritu ziren 7ko errugbi modalitatean. Baloia ongi mugitu zuten, transizio onak protagonizatu zituzten eta defentsan ere, paper ona sinatu zuten. Intentsitate honi esker, Arantza Ursuak zuzendutako neskek gipuzkoarrak irabazi zituzten.
Modu berean, Arabaren eta Bizkaiaren aurka eraso onak egin zituzten toki libreetatik baina orden pixka bat falta zitzaien joku itxieragoa izan zelako.
Lapurdi indarrarengatik nagusitu zen arren, soilik entsaiu bat egin zuen. Argi dago borroka, kokapena eta komunikazioa gakoak izan zirela.
Laburbilduz, jardunaldi honek sentsazio onak erakartzen dizkigu. Lau partiduetan ikusi zen 7ko errugbiko jokoa barneratzen ari direla eta.
Informazio gehiago atxikita dagoen dokumentuan.