Entrenamendu askoren eta lan gogorraren ondoren Baztan Rugby Taldeak hainbeste irrikatutako garaipena lortu zuen. AVK Bera Bera RT "B" taldearen kontrako partidan izan zen 21 eta 25eko emaitzak lortuz.
Hasieratik lehia oso parekatua egon zen baina Julen Linzoain baztandar kapitainak lehendabiziko puntua lortu zuen. Lehenengo zatia 0-10 emaitzarekin bukatu zen.
Bigarren zatian indartsu atera ziren, 7 eta 10 ematzarekin bukatuz.
Hemendik aurrera tira-bira batean bihurtu zen lehiaketa non azken minutuetan Donostiako taldeak estutu zuen aurretik lortutako desberdintasuna.
Azkenean, BRT taldeak eutsi egin zuen eta denboraldiko lehendabiziko garaipena lortu zuen.
Atxikitutako dokumentuan sailkapena kontsultatu daiteke.