Nafarroako Kirol Jokoetako 1. jardunaldia datorren azaroaren 1ean Nafarroako Unibertsitate Publikoko instalazioetan 10:30etik izango da. Bertan 8, 10, 12 eta 14 urtez azpiko kategorietako neskek eta mutilek parte hartuko dute. Hain zuzen ere, BRT Menditarrak, Funes Errugbi, Nafarroako Erraldoiak, Iruña eta La Única taldeetako jokalariek denboraldia hasiko dute.
Eskola-lehiaketa honek hiru jardunaldi gehiago izango ditu: Lekarotzen abenduaren 3an, 2019ko otsailaren 3an Nafarroako Unibertsitatean eta Lekarotzen maiatzaren 11n edo 18an izango den jardunaldi finala.