Baztandarrek Gernikara egin zuten bidaia pasa den asteburuan, hontakoan nafartarrek zortea beraien alde egotea espero zuten norgehiagokan irabazle atera ahal izateko.
Baina Neurketan garaile irtetea ez zen lan erreza izanen, eta horrela erakutsi zuen Gernikak lehenengo minututik. Bailarako taldeak ez zuen aurreko partiduetan erakutsi zuen karakterra eta intentsitatea demostratu, ondorioz, Gernikarrek beren jokoarekin nagusitu ziren garaipena lortuz.
BRT ek ezin izan du garaipenik lortu lehenengo hiru jardunaldi hauetan, azaroak 3an donostira joanen da, berriki mailaz igo den Bera Bera b-ren aurka jokatzera. Hontakoan baztandarrek ezin izango dute huts egin,bestela txapelketan atzean geldituko dira.