RUGBY Hace 7 años

BRT Menditarrak taldeak ezin izan zuen Hernani mendean hartu

BRT Menditarrak taldeak ezin izan zuen Hernani mendean hartu

Hona hemen baztandarrek Atletico San Sebastian-Hernani talde hibridioaren kontrako partiduari buruzko prestatutako kronika:

BRT MENDITARRAK 13 - ATSS/HERNANI 47

Baztandarrek ezin izan zuten gipuzkuarrak mendean hartu joan den larunbatean. Nahiz eta neurketa gogorra eta erritmo onekoa izan, kanpoko taldearen joko ona zela eta, azken hauek emaitza oso ona lortu zuten baztandar lurraldeetan sasoi onean daudela erakutsiz.

 

Menditarrak indartsu hasi ziren, norgehiagoka irabazi nahi zutela ikusten zen, aurkaria beraien 22 an sartuz. Esfortzuak premia izan zuen, 6. Minutuan zigor kolpe baten bidez I.Iraizozek 3-0 jarri zuen markagailuan. Gipuzkuarrak esnatu egin ziren, erritmo ona eta joku ona ezarriz neurketa menperatzen hasi ziren, 4 entsegu egin zituzten lehenengo zatia bukatu zenerako 6-26 ko distantzia lortuz.

 

Bigarren zatia antzekoa izan zen, etxeko taldeak gutxi egiten ahal zuen eta kanpokoek, berriz, partidua menperatzen jarraitzen zuten. Neurketa erabakita zegoen, 6- 47 baten bitartez, hala ere ,BRT ek ez zuen etsi eta azken minutuan ohorearen entsegua lortu zuen J.Linzoain eren bitartez. Ekitaldia 13-47 bukatu zen.

 

Baztandarrek gogoz jarraituko duten entrenatzen hobetzeko eta emaitza hobeak lortzeko intentzioarekin.