RUGBY Hace 7 años

Baztandar taldeen estreinaldiak

Baztandar taldeen estreinaldiak

GAZTEDI R.T-MENDITARRAK/BRT

 

Aurredenboraldian egindako lan guztiaren ostean eta Txingudi R.T-ren aurka jokatu ondoren, Baztandarrek txapelketari ekingo diote asteburu honetan.

 

Denbora luzez itxaron eta gero Baztanek Gasteizera bidaia eginen du Gaztedi R.T-ren aurka jokatzeko.

 

Partidu gogorra eta zaila aurreikusten da asteburuan Gasteizen,non,azken urte hauetan BRT-ek ez duen garaipenik lortu. Hontakoan, Peio eta Manexeren mutilak Arabako taldea menperatzen saiatuko dira gogoz. Bertzalde, hiriburuko taldeak ez du amore emango eta Gamarra bere gaztelua bihurtzen saiatuko da.

 

Norgehiagoka Gamarrako Rugby zelaian izango da, irailaren 30ean 11:30 etan.

 

GAZTEA

 

Gazteek ere denboraldi ofizialari gogoz ekingo diote leku ezberdinetan. Hasteko iruñeako UNICA-rekin ari diren Sub 18 ak Ordizian(Altamira zelaia) jokatuko dute larunbatean 12tan. Bestalde, Txingudi/Baztan-eko jokalariek osatzen duten Sub 16 eta Sub 14 taldeak Iruñaren aurka(unibertsitate pribatuan) 10:30tan eta Plaiaundin seven txapelketa 10tan jokatuko dute hurrenez hurren.