RUGBY Hace 7 años

San Fermin Rugby Seven´s XVI. Txapelketa gozatzeko prest

San Fermin Rugby Seven´s XVI. Txapelketa gozatzeko prest

Bihar, hilak 5, San Fermin Rugby Seven´s Torneoaren XVI. edizioaz gozatuko dugu Lezkairun. Bertan 15 taldek parte hartuko dute bi kategoritan: seniorrena eta beteranoena.

 

Seniorren lehian hiru talde frantziar izango ditugu: Parisko Seventise, Biarritzeko Pinchadores eta Esprit Basque. Azken honetan Biarritzeko eta Bainoako jokalariak aritzen dira. Parte hartze atzerritarra birpasatzen jarraituz, Erromatik etorritako Roma Rugby taldeak parte hartuko du ere bai. Bertan jokalari italiarrek eta argentinarrek jokatzen dute.

 

Modu berean, Bera-Bera eta Atlético San Sebastián talde donostiarrek eta Aero Madrilek lehiakatuko dute kategoria honetan. Iruña Rugby Kluba eta Nafarroako Selekzioa saiatuko dira nafarren ohorea goian uzten.

 

Beteranuen mailan ere maila handiko taldeak izango ditugu: Archibals (Biarritzeko jokalari ohiak), Aviron Bayonnais, Iberians (Espainiako Selekzioko beteranoak), Barbarians katalanarrak, Valladolideko El Salvador, Opla (Bera Berako beteranoak) eta Iruña RK iruindarra.

 

8 arbitroko taldeak ia 30 partida bideratuko ditu jardunaldi honetan. Goizeko 10etan hasiko da eta arratsaldeko 19:30ean final nagusia izanen da.

 

Senior kategoriako Txapelketako Taldeak

 

• Seventise

 

• Pinchadores

 

• Esprit Basque

 

• Bera Bera 

 

• At. San Sebastián 

 

• Nafarroako Selekzioa

 

• Iruña Rugby Kluba

 

• AeroMadrid 

 

• Roma Rugby

 

 

Betaranoen Torneoko Taldeak

 

• Archibals

 

• Opla

 

• Iruña RK

 

• El Salvador

 

• Iberians

 

• Barbarians

 

📸 Más imágenes