RUGBY Hace 7 años

Hondartzako Errugbi Txapelketa Hodarribian

Hondartzako Errugbi Txapelketa Hodarribian

Txingudi Errugbi Taldeak antolatutako "Hondarribia Beach Touch Rugby 2018" datorren uztailaren 14an Hondarribian bertan izango da.

 

Txapelketa honetako kategoria bakoitzak gehienez 6 talde izango ditu eta kategoriak honako hauek izango dira: emakumezko senior, gizonezko senior eta beteranuak (35 urte baino gehiagokoak).

 

Jokalari bakoitzaren inskripzio kuota 20 eurokoa da eta hirugarren zatian egingo den bazkaria eta txapelketako kamiseta prezioaren barne daude.

 

Txapelketa honi buruzko informazio guztia kontsulta daiteke ondorengo estekaren bitartez:

http://ip555.com/rciportal/?page_id=1915