RUGBY Hace 7 años

Errugbia zabalduz Sakanan zehar

Errugbia zabalduz Sakanan zehar

Orain duela aste batzuk Ohorezko B Mailako Avia Eibar Errugbi Taldeko Gaizka Ocaña jokalari urdiaindarrari bururatu zitzaion gure kirola zabaltzea Sakanan zehar. Segidan, Sakanako Mankomunitateko Kirol Teknikaria Amaia Gerrikabeitia hasi zen hitz egiten Nafarroako Errugbi Federazioarekin eta guztien esfortzuari esker, anbizio handiko ekitaldi hau aurrera atera zen. 

 

Gauzak horrela, errugbi saio praktikoak martxan jarri ziren Sakanako ikastetxeetan. La Única Errugbi Taldeko jokalariak Leire Rodríguezek eta Maika Iraizozek zuzendu zituzten klase entretenigarri hauek, eta ikastetxeek aintzat hartu zituzten kirol honek bultzatzen dituen balioak oso interesgarriak direla adieraziz.

 

Guztira 80 saio 9 ikastetxetan izan ziren, eta bertan, neska eta mutilak errugbian aritu ziren lehendabiziko aldiz. Helburua zen interesa piztea gero udako kanpuseko inzkripzioa egin zezaten.

 

Gaur lanaren fruituak jasotzen ari dira eta 30 gaztek parte hartuko dute Etxarri Aranatzen ekainaren 11tik 15era arratsaldez izango den Sakanako Errugbi I. Kanpusean parte hartuko dute. 

 

Bai Nafarroako Errugbi Federazioak, bai Sakanako Mankomunitateak espero dute kanpusa amaitu eta gero aktibitatea sendotzea, datorren ikasturtean errepikatzea, eta horrela, Nafarroako zonalde honetan errugbiarekiko zaletasuna indartzea.

 

Ikastetxe parte-hartzaileak eta egindako saioak:

 

• Zelandi: 22 saio

 

• Andra Mari: 18 saio

 

• Sagrado Corazón: 10 saio

 

• Iñigo Aritza: 8 saio

 

• San Donato: 6 saio

 

• Lakuntza: 6 saio

 

• Domingo Bados: 4 saio

 

• San Miguel: 4 saio

 

• Urdiain: 2 saio

📸 Más imágenes