RUGBY Hace 7 años

La Únicaren Eskolen Arteko III. Txapelketa

La Únicaren Eskolen Arteko III. Txapelketa

Datorren larunbatean, hilak 26, La Únicak antolatutako Eskolen Arteko Errugbi Txapelketaren hirugarren edizioa izango da 10:00etatik Nafarroako Unibertsitate Publikoko instalazioetan. 14, 12, 10, 8 eta 6 urtez azpiko kategorietako kirolariei zuzenduta dago eta lau taldek parte hartuko dute: Ejea RC zaragozarra, Aviron Bayonnais eta Stade Hendayais talde frantsesak eta La Unica RT anfitrioia.

 

Talde antolatzailearen hitzetan, txapelketa honen helburuak dira "errugbi zabaltzea eta irakastea eskola kategorietan neska eta mutilen dibertimenduaren bitartez. Modu berean, kirol honekin lotutako begirune, hobetzeko grina eta laguntasun baloreak zabaltzea ere bai".