Joan zen apirilaren 15ean Nafarroako Univertsitateko Errugbi Zelaian lehiatu zen 10 eta 12 urtez azpiko kategorietako NKJetako Jardunaldi Finala.
Baztan RT Menditarrak, Iruña RT, La Única RT eta Nafarroako Erraldoiak klubetako 70 kirolarik parte hartu zuten azken topaketa honetan. Kategoria guztietako jokalari nahiko bildu ezin izan zutenez, Tuterako taldeko kideak banatuak izan ziren beste taldeekin parte ahal izateko. Lehiaketatik kanpo, 6 eta 8 urte arteko hiru erriberatarrek parte hartu zuten Álvaro Calvo senior kategoriako Nafarroako Erraldoiak taldeko jokalariak zuzendutako klinikean.
La Únicak garaipen bikoitza lortu zuen
10:45ean asi zen aktibitatea antolatzaileek prestatutako bi zelaietan.
5 taldek parte hartu zuten 12 urtez azpiko lehiaketan eta sailkapena honako moduan geratu zen:
1. La Única A
2. Iruña RT
3. La Única C
4. Baztan RT
5. La Única B
10 urtez azpiko kategorian La Únicako talde batek ere lehiaketa menperatu zuen.
Sailkapena:
1. La Única A
2. Iruña RT
3. Baztan RT
4. La Única B
Sailkapen hauek azken puntuak banatu zituzten eta lehia handiko lehiaketak izan direnez, lehiaketa-sistema erabili behar izan zen berdinketak argitzeko.
Gauzak horrela, La Única A eta Iruña taldeek puntu berdinak izan (28), peñakideek liga irabazi zuten azken jardunaldian posizio hobeagoa lortzeagatik. Baztan Rugby Taldeak hirugarren posizioa lortu zuen 20 punturekin eta La Única B laugarren izan zen 4rekin.
12 urtez azpiko kategorian, 3. posizioan izan genuen berdinketa. La Únicak urrezko domina irabazi zuen 36 punturekin, Irula Rugby Taldea bigarren izan zen 20rekin eta haien atzetik La Única C eta Baztan RT taldeek 16 punturekin amaitu zutenez, azkenik Jarauta kaleko errugbilariek brontzezkoa lortu zuten azken jardunaldian baztandarren aurrean geratu izategatik. Bosgarrena, La Única B izan zen.
Eskola lehiaketa maiatzaren 19an eta 20an Nelson Mandela Estadio tuterarran non 14 urte azpiko errugbilariek Nafarroako Kirol Jokoak itxiko dituzte.