Datorren asteburuan, La Única emakumezkoen errugbi taldeak Ibredrola Liga Igotzeko Fasea hasiko du Ohorezko B Maila jokatuz. Maila honek bi multzotan banatutako 8 talde ditu.
Igande honetan, Jarauta kaleko neskek galiziara bidaiatuko dute Murallaren kontra As Pedreiras zelaian jokatzeko. Hurrengo bi asteburuetan Unizar aragoiarraren bisita izango dute Iruñean eta lehenengo txanda honetako azken jardunaldian Kataluniara joango dira GEIEG-ren kontra lehiatzera.
Peñakideek lehenengo bi postuetan amituz gero, final-erdietarako sailkatuko dira. Beste multzoan daude Universitario de Sevilla CR - Cocodrilas Rugby, Les Abelles Rugby Club Valentzia), A. D. Ingenieros Industriales Las Rozas Rugby (Madril) y Rugby Femenino Autoconsa El Salvador (Gaztela eta Leon)
Final-erdiak maiatzak 5 edo 6 multzoko 1. sailkatuaren zelaian izango da eta finala, maiatzak 12 edo 13 jokaleku neutralean.
Talde txapelduna Iberdrola ligara igoko da eta 2. sailkatuak liga horretako 7. sailkatuaren kontrako 2 partiduko promozioa jokatuko du. Lehenengoa maiatzak 27 izango da eta bigarrena, ekainak 3.
Lehiaketa-sistema eta egutegia kontsulta daitezke atxikita dagoen dokumentuan.