RUGBY Hace 8 años

Aste Santuan errugbia protagonista izan da Funesen

Aste Santuan errugbia protagonista izan da Funesen

Hogeita hamar lagun inguruk gozatu dute Funesen martxoaren 29tik 31ra izan den Aste Santuko Errugbi Kanpusaz. Funes Kirol Anitzeko Kluba antolatutako hiru jardunaldi hauetan Euskal Ligako 2. Mailako etxeko taldearen jokalariek eurek, 8 urte gorako jokalariei zuzendutako saioak bideratu zituzten.

 

Funes taldeko harrobiarekin batera, Azkoien, Santacara edo Villafranca herrietako jokalariek ere parte hartu zuten. Juan Carlos Olea teknikariak gauza guzti hauek azaldu zituen.

 

Lehenengo saioan errugbiko arauak birpasatu zituzten ondoren, kirol honen balioak gogorarazteko. Bereziki arbitroarengandik izan behar den begirunearena.

 

Zelaian, neska eta mutilek hainbat ariketa egin zituzten. Esate baterako, oztopo zirkuituak, pase ariketak, zakuen kontrako plakaketak eta zutoinen arteko jaurtiketak.

 

Ostiraleko jardunaldiak zailtasun handiagoa izan zuen jaurtiketak eta hartzeak, Touch + Mol ekintzak eta pase sakonak praktikatuz.

 

Juan Bertol zelaian ospatutako azken jardunaldian Rugby Tag partidua antolatu zen gurasoen aurrean non ikusi ahal izan zen zeinen ongi eta ze gustora aritu zinen jokalari txiki hauek.

 

Azkenik, hirugarren denbora aprobetxatu zen partaideei merezitako diplomak banatzeko. Gauzak horrela guztiak pozik: txikiak errugbia gozatzen hasi direlako eta haundiek ikusi dutelako errugbi nafarraren etorkizuna ziurtatuta dagoelako.

 

Lan bikaina Funes taldearena eta seguraski ekimena errepikatuko dute.

 

Argazki eta bideo galeria ikusi nahi?

 


📸 Más imágenes