RUGBY Hace 8 años

Errugbi nafarra 1. Mailakoa da

Errugbi nafarra 1. Mailakoa da

Garaipen bikoitza eta historikoa 16 eta 18 urte azpiko kategorietako Nafarroako Selekzioek lortu zutena joan zen igandean. Lurralde Selekzioen Arteko Espainiako B Txapelketako titulua eta kategoria altuenera igotzea lortu dute Tuterako Nelson Mandela Estadioan Aragoiko Selekzioa irabazteari esker. Gauzak horrela, datorren denboraldian Estatuko Selekzio hoberenen aurka lehiatuko dute.

 

18 urte azpiko kategoriako Selekzioak garaipenaren bidea ireki zuen

 

Lehendabiziko hamar minutuetan nafarrek garaipena bideratu zuten "Arellano klanak" (Brunok eta Mariok osatutakoa) bi entsegu sinatu zituelako eta Heiko Moralesek transformatu zituelako. Zabaltzaile nafarrak protagonizatu zituen jotze guztiak zutoinen artean sartu zituen.

 

Foru taldeak aurkaria menperatu zuen bete bi marka sinatzen. Lehena Alexander Santesteban Menditarrak BRT-ko eskuineko pilierrak egin zuen eta bigarrena berriro Mario Arellanok lortu zuen. Bera partiduko hoberenetariko bat izan zen guztira hiru entsegu lortuz.

 

Atsenaldian izandako 0-28ko markagailuak ez zuen talde nafarra errelajatu. Izan ere, Julen Iriarte "hooker" baztandarrak eta Super Mario Arellanok beste bi entsegu zartu zituzten. Moralesek entsegu guztiak borobildu zituen kolpeak transformatzen eta 0-42ko markagailura iritsi zen.

 

Azkenik, La Única Rugby Taldeko zabaltzaileak azken entsegua eskuratu zuen eta bere transormazioarekin batera behin behineko 0-49ko emaitzara ailegatu zen. 

 

Lan bikaina nafar talde borrokalari eta solidarioarena non Javier Vivarrek edo Unai Revillak, besteak bestek distiratu zuten ere bai. 

 

16 urte azpikoek buru eman zioten lanari

 

Aurreko egunetan Lehiaketa-Batzordeak igoeraren ardura guztia utzi zion kategoria honetako partiduari irabazlea A Mailako talde berria izango litzatekela erabakiz. 

 

Horregatik, dueluko lehendabiziko minutuak lehia handikoak izan ziren. Bi selekzioek kontzentrazio handia erakutsi zuten arren, aragoiarrek markagailua ireki zuten Álvaro Pamplona kapitainak lortutako zutoinen arteko kolpeari esker. Hala ere nafarren kapitainak gauza bera egin zuen jarraian berdinketa sinatzeko. 

 

Hemendik aurrera jokua traketsa bihurtu zen talde nafarrari kostatzen zitzaiolako aurkariaren nagusitasun fisikoa gainditzea.

 

Hala eta guztiz ere, jokalari nafarrek haien jokua aurkitu zuten lehenengo zatiaren azken 5 minututan markagailuan ihes egiteko. Daniel Parrillak berdinketa apurtu zuen eta Jokin Izalek entsegu gehiago egin zituen. Gonzalezek haiek bezain ongi egin zuen kolpeak transormatuz eta atsedenaldira Nafarroaren aldeko 3-24ko markagaikua ezartzen.

 

Bigarren zatian gorritxoek erritmo mantendu zuten hiru entsegu eta bi transmormazio eginez.Hala ere, aragoiarrek ez zuten amorerik eman eta erremontatzen saiatu ziren. Baina beti nafarren erantzun berdina jasotzen zuten. Alegia, entsegu gehiago. Azkenik,Gabriel Cuesta Iruña taldeko hirugarren lerroko jokalariak azken entsegua eginez (55-17) eta Nafarroako Selekzioaren ametsa errealitatea bihurtuz. Hemendik aurrera, Errugbi Nafarra Lehenengo Mailakoa da. 

 

18 urte azpiko kategoriako Selekzioko kide guztiek lan itzela egin zuten. Distiratu zutenen artean azpimarratu ahal dira Xabier Gonzalez eta Jokin Izal La Únicako taldekideen izenak edota Daniel Parrila errioxarrarena.

 

Igoera posiblea izan da bi selekzioek egindako lan izugarriari esker, noski. Baina bezain garrantzitsua izan da Nafarroako Errugbi Federazioaren eta Kluben elkarlana. Datorren urtean erronkari ilusio eta errespetu handiz aurpegi emango diogu.

A Maila, egon prest Nafarroa iritsi da eta!

📸 Más imágenes