RUGBY Hace 8 años

Guztiok Nelson Mandela Zelaira!

Guztiok Nelson Mandela Zelaira!

Datorren igandean Tuterako Nelson Mandela Zelaian Selekzio Autonomikoen Arteko Espainiako B Txapelketako finala jokatuko da. 16 eta 18 urte azpiko kategorietako Nafarroako eta Aragoiko Federazioetako Selekzioek elkarren kontra jokatuko dute titulua eta igoera lortzeko asmoz. 

 

Datorren dernboraldian irabazlea hoberenen artean egongo da. Alegia, A Mailan Andaluzia, Balearrak, Gaztela eta Leon, Katalunia, Madril edo Valentzia lurraldeetako selekzioak besteak beste daude.

 

Igandean 10:45ean 18 urte azpiko kategoriako nafarrek eta aragoiarrek finala irekiko dute eta 12:00etan 16 urte azpiko kategoriako errugbilarien txanda izango da.

 

Lerro hauen bidez Nafarroako Errugbi federazioak jende guztia animatu nahi du Nelson Mandela Zelaira gerturatzera gure taldeak animatzeko.