RUGBY Hace 8 años

Saiak urpean

Saiak urpean

La Unica Rugby taldeko 10 neskek urpekaritza batailoa gozatu zuten Nafarroako Urpeko Jardueren Federazioari esker.

 

Pasa zen martxoaren 10ean Berriozarko igerilekuan bi entitateek aste honetako Emakumearen Eguna ospatu nahi izan zuten urpean eta elkarrekin. 

 

Pasa zen astean bai Urpeko Jardueren Federazioak bai La Unica Emakumezkoen Rugby Taldeak Nafarroako Gobernuaren 2017ko Kirol Sariak jaso zituzten. Federazioak, bere urpekaritza egokituaren programa iazko proiektu berritzailerik onena izateagataik eta La Unica Rugby Taldea Emakumezkoen Talderik onena izateagatik. 

 

Errugbilari hauek gustora estreinatu ziren urpean, eta oxigeno botilarekin bizitako esperientzia "oso dotorea" izan zela adierazi zuten. Buzti ziren saiak Ana Mariñelarena, Maialen Marturet, Miren Irigoien, Irene Ruiz de Erenchun, Virginie Ducha, Irene Reyes, Arantxa Ursua, Maika Iraizoz, Amaia Lacunza eta Ainhoa Diaz izan ziren.

📸 Más imágenes